argia.eus
INPRIMATU
Euskal presoen ongietorriak debekatzea eskatu du Denis Itxasok
  • Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariak, Denis Itxasok, Gogoan-ek, Elkarbizik eta Fernando Buesa Fundazioak adierazpen bateratu bat egin dute. 

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko maiatzaren 04a

Elkarbizik, Gogoanek, Fernando Buesa Fundazioak eta Denis Itxasok astelehenean egindako bileran euskal presoen ongietorriak amaitzearen beharra azpimarratu dute. Euskal preso ohiei omenaldiak debekatzea eskatzen duen dokumentu bat izenpetu dute hiru erakundeek.

Berriak jaso duenez, Denis Itxasok erakundeak “egiten ari diren lana” aitortu du eta presoak omentzeko, goraipatzeko edo ikusarazteko edozein ekitaldiri zilegitasuna kendu beharra dagoela adierazi du.