Espetxeetan eta zentro psikiatrikoetan dauden pertsonek egindako lanak biltzen dituen erakusketa batetik erretiratu ditu antolakuntzak euskal presoei zegozkienak: "Biktimei min eman diezaiekegu".
Zentsura erabili du Donostia 2016k Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak erakusketan, eta hala onartu du gainera. Gaur estreinatu dute artelan bilduma eta aurkezpenean Pablo Marte komisarioak berak salatu du gertaturikoa, Donostia 2016ko arduradunak bertan zeudela.
Pablo Berasategi hiriburutzaren zuzendariak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak onartu dute euskal preso politikoek egindako zenbait obra kendu egin dituztela, ez lana bera iraingarria edo polemikoa delako, zentsura erabili dute egilea zein den kontuan hartuta, "biktimei minik ez egiteko".
Erretiratutako marrazki, koadro eta ikusentzunezkoen ordez paper zati txuri bat jarri dute, hutsunea "ikusgarri" egiteko.
Donostia 2016ren erabakiak kritika eta erreakzio andana ekarri du eta sare sozialak dira horren erakusgarri:
Pablo Berastegiren ergelkeriaren estultuziaren ezgatzezpiperrren eta epelkeriaren biktimok ezin dugu ezer zentsuratu?
— Rikardo #EginHerri (@rikardoarrillag) November 17, 2016
Oso larria da erakusketa bateko komisarioek, arduradun politikoen aurrean, zenbait obra zentsuratu direla salatu behar izatea #ZentsurarikEz
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) November 17, 2016
Galdera bat: Zentsuratu ez dituzten lanen egileek ez ote dute biktimarik?
— ibonrg (@tiutaka) November 17, 2016
Francoren bilobari gutuna antzerkilana zentsuratu zuten.
Presoen lanak zentsuratu dute.
Elkarbizitza? #giltzapekoak eta #memoria arriskutsu
— gaztelumendi (@iPatxi) November 17, 2016
Beste preso guzti horien biktimarik ez ote da? Ez ote dute enpatiarik merezi? Ala agian ez dute sentsibilitaterik? Eta presoek ere ez noski! https://t.co/HtyxjXQLy2
— karmele albisu (@karmelealbisu) November 17, 2016
Hara! Eta erakusketako beste presoek ez dituzte biktimak? Orduan, zergatik daude espetxean?https://t.co/dBe9PU5OGc vía @berria
— Arantza SanSebastian (@arasanse) November 17, 2016
#LEKURIKGABE @DSS2016 zuen zentsura. Beste presoek ez dute biktimarik? Ze zentzu du orduan erakusketak, zentsuraren argudioei jarraiki?
— ⇜Peruʇzio⇝ (@Perutzio) November 17, 2016
Zentsura ez da bide zintzoena bakearen hiria eraikitzeko. Zentsurarekin ez dakit zer hiri egin nahi den.https://t.co/3FdekqpdzD
— Urtzi Urkizu (@urtziurkizu) November 17, 2016
Zentsura demokratikoa.#giltzapekoak #memoria@DSS2016 elkarbizitza... pic.twitter.com/m6Kqf7tGKE
— gaztelumendi (@iPatxi) November 17, 2016
EITBko irrati batek "zentsura" hitza erabili badu EAJ-PSE bikoteak zuzentzen duen erakunde baten inguruan... Oso agerikoa izan da!! https://t.co/IVOV2TE3yZ
— Asier Azpilikueta (@aazpilikueta) November 17, 2016