argia.eus
INPRIMATU
Euskal presoen eskubideen urraketak salatuko ditu Sarek Europan
  • “Euskal Herriko presoei eta Espainiako Gobernuaren espetxe-politikari buruzko kontsiderazio laburrak” dosierra aurkeztu dute ostiral goizean Bilboko Bizkaiko Abokatuen Eskolan.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz 2016ko maiatzaren 27a
“Euskal Herriko presoei eta Espainiako Gobernuaren espetxe-politikari buruzko kontsiderazio laburrak” dosierra aurkeztu dute ostiral goizean Bilboko Bizkaiko Abokatuen Eskolan. Argazkia: Sare

Sarek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta hainbat legelarik egindako dossierra da eta Euskal Herriko, Espainiako eta Europako hainbat instituziotara bidaliko dute.

Dossierraren helburua da Europako Instituzioek “euskal presoei ukatzen zaizkien eskubideen berri izatea”.

Txostenean batez ere bi arlo landu dituzte: zigorren metaketa eta sakabanaketa. Legelariek azpimarratu dute Europako lege batek zehazten duela Europako beste herrialderen batean betetako zigorrak kontuan hartu behar direla.

Nabarmendu dutenez, Espainiak 2010eko abuztutik aurrerako zigorrekin soilik betetzen du Europaren agindua, eta salatu dute Espainiak galdetu egin beharko liokeela Europako Justizia Auzitegiari herrialdeak aplikatzen duen legea Europakoarekin bateragarria den edo ez.

Sakabanaketari dagokionez, legelariek adierazi dute “Europako Giza Eskubideen Auzitegiko legeen aurkakoa” dela. “Esan izan da presoek ez dutela kondena euren etxeetatik hurbil bete behar, baina Europako legediak aurkakoa esaten du”, adierazi dute Sarek.