Manifestazio nagusia azaroaren 28rako deitu dute amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimendukoek. Bilboko Aste Nagusian presoen alde kalera aterako dute, abuztuaren 29an.
Euskal preso politikoek azken 55 urteetan Espainiako eta Frantziako estatuen partez “sakabanaketa, isolamendua, bizi osorako zigorrak, tortura eta heriotza” jaso dutela adierazi dute antolatzaileek Bilbon egindako prentsaurrekoan.
Gaur egun presoak “borrokara bultzatu dituzten arrazoiek – zapalkuntza nazionala eta soziala – indarrean” jarraitzen dutela esan dute. Deportatu eta preso politikoak iraganekoak ez, baizik eta “orainaldiko kontuak” direla ere gaineratu nahi izan dute.
“Euskal Herriak estatuekin duen gatazkaren konponbidea soilik amnistiaren bitartez” emango dela esan dute antolatzaileek. “Errepresioari” dagokionez 1975eko sisteman jarraitzen dugula adierazi dute.
Gaur egun 450 euskal preso politiko daudela, eta horietako batzuk “30 urteko espetxealdiak” dituztela gaineratu dute. “Beste batzuk ordea, etxera ezin dira itzuli, atxilotuak izan daitezkeelako” azpimarratu dute
Bilbon abuztuaren 29an antolatu duten manifestazioa 19:00tan irtengo da Zabalburu plazatik, eta azaroaren 28koa arratsaldeko 18:00tan abiatuko da Bilboko Bihotz Sakratutik