Bilbon ohiko manifestazio handia egin behar zuen Sarek, baina elkarteak azaldu du, “osasun egoeraren ondorioz” Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta 200dik gora herrietan egingo duela mobilizazioa.
Baionan ere elkarretaratzeak egingo dira Bakearen Artisauek deituta. Hiru tokitatik abiatuko dira zutabeak, 15:00etan: Euskaldunen Plazatik, Reduit plazatik eta Laugatik. Jakes Esnal, eta Jon eta Unai Paroten eskatasuna ere eskatuko dute.
Sarek hiru aldarrikapen nagusi eramango ditu kaleetara: bat, preso guztiak hurbiltzea, salbuespenik gabe eta gehiago atzeratu gabe. Bi, bigarren gradutik hirugarrenerako progresioa, espetxeko baimenak hartzeko eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera desblokeatzea; eta hiru, bizikidetzaren eta bakearen alde aurrera egiten jarraitu beharra, "erantzukizunez, errespetuz eta enpatiaz".
Sarek jakinarazi duenez, jakitun da jende asko ezingo dela mobilizazioetara joan, eta horiei presoen aldeko ekimena sareetara eraman dezatela eskatu die.
Bilboko mobilizazioaren aurretik euskal gatazkaren biktimei buruzko mahai ingurua egingo da Euskalduna Jauregian Sarek antolatuta, honako partaideekin: Robert Manrique, Hipercorreko ETAren biktima; Naiara Zamarreño, ETAk hildako PPko zinegotziaren alaba; Rosa Luch, ETAk hildako Ernest Luch-en alaba; Maider Garcia, GALek hildako Juan Carlos Garcíaren alaba; eta Idoia Zabalza, Guardia Zibilak torturaz hildako Mikel Zabalzaren arreba. Pili Kaltzada kazetaria arituko da moderatzaile lanetan. Ondoren parte hartuko dute Arantza Aldezabalek eta Joseba Azkarraga Sareko kideek. Sarek adierazi duenez, biktimen hainbat elkartetako ordezkariak ere izango dira entzuleen artean.
Euskal alderdi gehienek adierazi dute egongo direla ekitaldian. Honakoak, besteak beste: EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, Podemos Nafarroa, ELA, LAB, UGT, CCOO, STEILAS, ESK, ETXALDE, HIRU, CGT, CNT eta EHNE
Sareren ondoren txioan kontsulta daitezke Euskal Herriko mobilizazio guztiak non izango diren:
URTARRILAK 8 // DEIALDIAK // #bidean
>ARABA > IKUSI HEMEN: https://t.co/SxogB3aAwQ
>BIZKAIA > IKUSI HEMEN: https://t.co/KSnnkfnUP4
>GIPUZKOA > IKUSI HEMEN: https://t.co/n4jpCGi9wU
> NAFARROA > IKUSI HEMEN: https://t.co/XSq6oaxoDd pic.twitter.com/N3SYXMcmJV
— Sare #IzanBidea ?? (@sare_herritarra) January 5, 2022
Baionako mobilizazioaren zehaztasunak hemen:
? Urtarrilaren 8an ?
— Artisans de la Paix #OrainPresoak (@Artisans_Paix) January 3, 2022
? 15:00 Baiona
3?? abiatze izanen dira geografikoki banatuak, horrela 3 zutabe osatuko ditugu??#LeTempsPresse #IonJakesUnaiGurekin #Urt8Janv pic.twitter.com/rg2LT4tweN