argia.eus
INPRIMATU
Euskal presoen aldarrikapenak nazioartera eramango dituzte
  • Martxoaren 2tik 10era bitartean, Euskal Herriko egoera politikoa ezagutaraztea xede duen Nazioarteko Elkartasun Astea egingo da hainbat herrialdetan. Dozena bat kolektibok egin dute bat Askapenak eta Euskal Herriaren Lagunak elkarteak antolatutako egitasmoarekin. Euskal preso eta iheslarien egoera izango dute ardatz.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko otsailaren 28a
Iaz Italian egindako mobilizazioetako bat. (Askapena)

Zazpigarrenez deitu dute Nazioarteko Elkartasun Astea. Besteak beste, Bilgune Feminista, Etxerat, Herrira, EHE, Ahaztuak, Ikasle Abertzaleak, Elkartzen eta Gazteak taldeetako kideek hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dituzte Europako herrialde batzuetan. Barrura begiratzeko leihoak dokumentala ere proiektatuko dute.

Elkartasun asteari amaiera emateko, euskal presoen aldeko elkarretaratzeak egingo dira Europan eta Latinoamerikan.