argia.eus
INPRIMATU
Euskal presoek bigarren graduko espetxealdira pasatzeko egin dituzten 69 eskakizunetatik 66 baztertu dituzte
  • Salbuespen eta behin-behineko egoerarako zehazturik dagoen lehen graduko espetxealditik presoak ateratzeko prozesuak blokeaturik jarraitzen du. Azken hiru hilabeteetan eskakizun bakarra onartu da eta 23 baztertu.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 30

Lehen graduko espetxealditik bigarrenera pasatzeko urtarrilaren 21a arte euskal presoek egin dituzten 69 eskakizunetatik 66 baztertu dituzte, Gara egunkarian irakur daitekeenez.

Espainiako Gobernuko Barne ministro Fernando Grande-Marlaskak espetxe politika pixkanaka irekitzearen aldeko adierazpenak egin dituen arren, ez da aldaketa errealik izan azken urte erdian.

Foro Sozialak uztaila eta iraila bitartean egin zuen azterketaren arabera, 46 eskakizunetatik 44 baztertuak izan ziren orduan ere. Oraingo datuen portzentaje berbera, hain zuzen.

Presoen Batzordeko datuek erakusten dutenez, euskal presoen %60ak hamabost urte baino gehiago daramatza kartzelan eta ia guztiak lehen graduko espetxealdian daude.