argia.eus
INPRIMATU
Hamabost euskal preso gaixo larri daude espetxean
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko martxoaren 12a
Gaixo larriak askatzeko eskatuz elkarretaratzea Iruñeko epaitegi aurrean. (Arg: Herrira)

Jaiki Hadi elkarteak beste bi preso gaixoren egoeraren berri eman du. Murtzian espetxeratua dagoen Ventura Tomé presoari prostatako minbizia atzeman diote eta Ibon Fernandez Iradik esklerosi anitza due. Guztira hamabost dira larri dauden euskal preso gaixoak.

Endika Intxausti eta Mikel Urra medikuek azaldu dutenez, urtarrilean “maila ertaineko” prostatako adenokartzinoma diagnostikatu zioten Toméri, eta oraindik ez diote tratamendurik ezarri, froga berrien esperoan. Presoak aske beharko lukeela esan dute, espetxean ezin baitzaio gaixotasunari behar bezalako jarraipena egin.

Jaiki Hadi elkarteko kideek nabarmendu bezala, gaixotasun larriak dituzten hamabost herritarrek jarraitzen dute espetxean. Beste zortziri “espetxealdia arindua” ezarri diete eta etxean daude, kontrol neurri zorrotzen pean.