Azken urtean euskal presoen egoera aldatu da, ostiralen jakin genuen, zazpi euskal presoren destino berriak jakinarazi ditu Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak.
Horietako hiru Euskal Herriratu egingo dituzte, eta lau, berriz, Euskal Herritik gertuago dauden kartzelatara hurbilduko. Gerturatzeak presoen senide eta lagunen zama arintzen du, baina oraindik ere mobilizazioak egingo dira euren egoera salatzeko.
Uda honetan zortzigarren urtez Itsas martxa egingo dute Plentzian. Txalupa eta piraguetan itsasadarren presoen etxeratzea aldarrikatuko dute uztailaren 31an.
Jarraian iazko Itsas Martxaren laburpen bideoa Hirukaren eskutik.