argia.eus
INPRIMATU
Euskal parafasia politikoa
  • Parafasia hizketaren nahasmendu bat da, eta zehazki esateko, hitz baten ordez beste bat edo batzuk erabiltzea, gauza bera adierazten ez dutenak. Kalte zerebral batek eragindakoa izan ohi da parafasia; pertsonak, zailtasuna gainditu ahal izateko, ordezko hitz batzuk erabiltzen ditu, hizketarako ahaleginean.

Xabier Zarandona Zubero IƱigo Jaca Arrizabalaga 2017ko uztailaren 10

Denbora asko ez dela bisitatu dugu Salamancako Memoria Historikoko Dokumentu Zentroa, hantxe daude Eusko Jaurlaritzaren gerra zibileko artxiboak. Gerra aurreko dokumentuak behatuz, ondorioztatu dugu, gure herrialdean, euskal nazionalismoa prozesu parafasiko bat jasaten ari dela, zalantzarik gabe mezu eta politikekin zerikusia duena, beren erakunde edo alderdien liderrek antolatua.

Gerra aurreko EAJren militante eta zaleek beren burua abertzale izendatzen zuten. Euren arteko harremana aberkide estimatu edo maite esanez egiten zuten. Abertzale da bere aberria biziki maite duena eta lan egiten duena eta are bere bizia arriskuan jartzeko prest dagoena hura defendatzeko. Horrela erakutsi zuten gudari haiek 1936ko guduan.

Gerraostean, EAJko kideek abertzale edo aberkide terminoa baztertu zuten eta alderdikide izena hartzen hasi ziren. Bi izen desberdin alderdi bereko izan nahi duten militanteentzat, eta esanahi oso desberdina dutenak. Hala, euskal abertzale kontzeptuaren ordez, alderdiko kide kontzeptua sartu zuten, eta esangura oso desberdinarekin. Geroztik ez dira aurrena, aberriaren interesak, baizik eta alderdiarenak. Anasagastik dio Irujok esan zuela “azkena iristen dena jar bedi ilaran” eta antzeko adierazpenak, erakusten dutenak alderdia helburu dela berez, eta, ez dagoela ezer alderdiaren interesen gainetik.

Denbora asko ez dela bisitatu dugu Salamancako Memoria Historikoko Dokumentu Zentroa, hantxe daude Eusko Jaurlaritzaren gerra zibileko artxiboak. Gerra aurreko dokumentuak behatuz, ondorioztatu dugu, gure herrialdean, euskal nazionalismoa prozesu parafasiko bat jasaten ari dela, zalantzarik gabe mezu eta politikekin zerikusia duena, beren erakunde edo alderdien liderrek antolatua

Ardanza lehendakariaren garaian hasi ziren baztertzen euskal herri (Pueblo vasco) kontzeptu juridiko-politikoa, eta horren ordez jarri zuten “euskal gizartea” kontzeptu gatzgabea. Mario Onaindiaren parafasia izan zen hasi zena gogor galdezka ea zein zen “herria”, komunikatuetan beti aipatzen zen hori. Berandu gabe, klase politikoa, Herri Batasuna barne, hasi zen barra-barra erabiltzen “euskal gizartea” (sociedad vasca) terminoa. Herriak eta nazioak nazioarteko zuzenbidearen subjektu dira eta sozietateak sozioen estatutuenak bakarrik.

Hizketaren nahasmendu afasiko gisa deskribatuta dago, era berean, Foreign Accent Syndrome (FAS) edo Atzerriko Azentuaren Sindromea, garuneko lesio postraumatiko baten ondorengoa. FAS hori euskal politikara ekartzen badugu, hor agertu zen urte luzeetan “Patria o muerte es mi destino” esaten zenean azentu kubatarrarekin, nikaraguarrarekin, salvadortarrekin, FARCekoarekin,… hainbeste sartu zigutena euskotarrei abangoardia internazionalistatik, zela abertzale zela ez abertzale. Beste FAS bat izan zen, euskal estatu independente baten nahia kentzea eta ordez Puerto Ricoren estatu libre asoziatua jartzea. Beti eredu txarrak bilatuz kanpoan, haien akatsak eginez eta bertako eredua zapuztuz, gure lurralde zatiketa hor egon arren.

Urte asko parafasietan eta FASetan eman ostean, euskal abertzaletasunak -zalantza barik gidari direnetan ez dira (abertzaleak) dauden guztiak eta ez daude diren guztiak-, erabakitzeko eskubidea bultzatzen du. Berriro eragiten digu parafasiak: Nazio Batuen Gutunean jasota dagoen autodeterminazio eskubidea erabili ordez, eduki politiko-juridikorik gabeko goiburu bat hartua dugu berriro:erabakitzeko eskubidea.

Sekula euskotarrek ezingo dugu, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz, zuzenbidearen gainean oinarri hartu, Govern Català-k egin duena bere Autodeterminazio Erreferendum Legearekin. Herrien Autodeterminazio eskubidea Nazio Batuen nazioarteko zuzenbidean jasota dago eta Hagako Auzitegiaren jurisprudentzian. Estatu espainiarrak berretsitako arau eta Tratatu hauek, dira, hain zuzen, Espainiako Konstituzioak 10. artikuluan aipatzen dituen funtsezko eskubideak eta hor oinarritzen da haien autodeterminazio erreferendum eskubidea.

Parafasiarekiko dugun mira, batzuen iritzian soilik behin-behinekoa eta pedagogikoa dena, nago nahasgarri besterik ez dela euskotarrentzat, eta urrundu egiten gaituela Europako Batasunaren barruan Euskal Herri independente bat izateko asmotik.

 

Xabier Zarandona Zubero / Iñigo Jaca Arrizabalaga

Medikuak