Bilbo Hiria irratia, El Salto Radio, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten.
EAJk kudeatutako erregimen neoliberalaren zutabea den euskal oasiaren mitoari heldu dio Hordago egunkariak. Sei urte dira El Saltok Euskal Herriko edizioa argitaratzen duela.
69. zenbakian, Ahoztar Zelaieta kazetariak aldizkarian ekarpena egin du eta askotarikoak dira kazetari honek salatutako euskal ustelkeriaren kasuak: Aldundi eta Udalen egituraketa instituzionalean sorturiko inpunitatea, tresna judizialen gabezia edota Espainiaren txandakako gobernantza zaharrean EAJk duen kudeatzeko joera berekoia, Sabin Etxearen inguruan haien erregimena betikotzeko sortu den kontsultore, abokatu eta alderdi enpresarien sarea, baita euskal komunikabideen konplizitatea ere gobernuko alderdi nagusiarekiko.
Ondoren Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Areto Sozialeko presidentea izan da saioan. Saioa bukatzeko, ARGIA aldizkariko Gorka Peñagarikano kazetaria izan da, De Miguel auzian inguruko azterketa egiten, eta kasu horrek euskal ustelkeriarekin duen joerarekin lotura egin du.