argia.eus
INPRIMATU
Euskal ‘nortasunaren’ galera

Markel Elortza @markGasteiztar 2024ko irailaren 02a

Nire saskibaloi taldearen ezaugarri nagusia nortasuna omen da. Hori taldearen eta zaleen arteko ezaugarri komuna dela esan ohi da. Dena den, zuzendaritzatik ez da zale guztion nortasun hori aintzat hartzen. Izan ere, zale euskaldunok behin eta berriz ikusten dugu nola gure hizkuntza alboratua den… Sare sozialetan euskarazko kontua itxurakeria hutsa da eta jarraitzeari utzi nion, taldearen jarraipena egiteko ere ez du balio eta!

Denboraldi aldaketarekin batera badirudi zale euskaldunok ez dugula aldaketarik ikusiko arlo horretan. Horren lekuko da Pablo Laso entrenatzaile gasteiztarrari egin berri dioten elkarrizketa: gaztelania hutsean eta azpitituluak ingelesez jarri dituzte! Non dago gure hizkuntza? Laugarren edo bosgarren mailan! Joxeani bost axola zaiola agerian geratu da beste behin. Hutsaldietan Hemendik at! edo Su ta Gar entzutea ez da nahikoa…

Baskonia, igo euskara lehen mailara!

Markel Elortza