argia.eus
INPRIMATU
Euskal nazioaren ideiarekin bat datozenekin adosteko prestutasuna azaldu du Ortuzarrek
  • Euskal Aberriaz aritu zen Iñigo Urkullu lehendakaria Forondan ospatutako Alderdi Egunean. Berdinen arteko harremana planteatu zion Estatuari, “Euskadiren naziotasuna aitortuko duen harremana”.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko urriaren 03a
Erabakitzeko eskubidearen alde azaldu zen Andoni Ortuzar. (Arg.: EAJ)

Erabakitzeko eskubidearen alde azaldu zen Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidentea. “Demokrazia eta erabakia” hitzak azpimarratu zituen euren politikaren “ardatz nagusi” gisa. Eta irailaren 25eko hauteskundeetako emaitzei begira, EAJ akordioak egiteko eta adosteko prest dagoela gaineratu zuen, “bereziki Euskadi nazioa dela uste duten guztiekin”.  

Datozen lau urteetarako programari buruz ere hitz egin zuen Urkulluk, “eraikuntza soziala” eta “nazio eraikuntza” aipatuz. “Euskadin gobernu arduratsu eta sendoa” behar dela azaldu zuen, “egonkortasuna emango digun gobernua”.

39. Alderdi Eguna izan zen Forondan ospatutakoa. Festa giroan murgilduta, esker ona adierazi zien EAJk beraiengan konfiantza jarri dutenei, irailaren 25eko hauteskundeei erreparatuz. Agirre Lehendakaria ere omendu zuten, datorren urriaren 7an lehen Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena beteko dela gogoratuz.