argia.eus
INPRIMATU
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren seigarren edizioa prest dute
  • Prest da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren seigarren edizioa eta matrikula egiteko epea zabalik da. Gorka Urbizu, Mursego, Benito Lertxundi, Joseba Zulaika…, beti bezala, izen eta izan handiko kulturgileak, eremu askotarikoak.

Eneko Azkarate Goiena @goiena 2016ko uztailaren 22a
EKT aditu titutuluaren seigarren edizioan parte hartuko duten hizlariak.

"Inoizko ediziorik onena osatu dugu" diote antolatzaileek. Mondragon Unibertsitatearen 2016-2017rako, Aretxabaletako campusean prestatu du aditu titulua da, edizioz edizio sona handiagoa daukana.

Azken edizioan bezalaxe saio presentzialak hilean behin emango dira, modu trinkoan, asteburuetan. Bestetik, hizlariekin hartu-eman sakonagoa izateko aukera egongo da. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere, euskal kulturaren ordezkari ezagunek hartuko du parte Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean egingo diren saioetan.

Hilean behin urrian hasi eta ekainera arte

Ikasle eta hizlariak hilean behin elkartuko dira, hileko asteburu batean. Zapatuan 09:00etan hasi eta domeka 13:30era arte. Urrian 22an hasiko dira eskolak eta amaituko dira 2017ko ekainaren 18an.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean izango dira saioak eta otorduak ere bertan izango dira. Behar duenarentzat, lo egiteko lekua ere egongo da.

Honakoa da egutegia:

2016:

  • Urria: 22-23
  • Azaroa: 26-27
  • Abendua: 17-18

2017:

  • Urtarrila: 21-22
  • Otsaila: 11-12
  • Martxoa: 18-19
  • Apirila: 8-9
  • Maiatza: 6-7
  • Ekaina: 17-18

Aurreko edizioetan landutako bi gaietan sakontzen jarraituko dute hurrengoan ere. 

Batetik, euskaldunon nazio kulturalaren afera. Eztabaida askoren erdigunean dauden gaiak jorratuko dituzte: "memoria-ariketek identitatearen eraikuntzan duten lekua bezala, subalternitate-ariketak dialektikoki gurean nola gertatzen diren aztertzea".

Bestetik, mikrosoziologia, adibidez, familiaren baitan bideratzen den kultur transmisioari erreparatu nahi diote.

Horretaz gain, honako gaietara hurbilduko dira: gaur egungo gizarte garaikidearen gakoak, benetakotasun kontzeptuaren adierak gizarte (hiper)modernoan, kultura eta ekonomiaren arteko loturak merkatu-logikaren testuinguruan e.a.

Euskal kulturaren erronkak gaurko gizartearen auzien baitan:

Joseba Zulaika, Iban Ayesta, Ibai Iztueta, Gema Lasarte, Eduardo Apodaka, Uxoa Anduaga, Kepa Fernández de Larrinoa, Ana Gandara, Markos Zapiain.

Kultura eta identitatea:

Joseba Sarrionandia, Jose Angel Irigaray, Eneko Bidegain, Mari Jose Azurmendi, Itsaso Olaizola, Izaro Arroita, Lorea Agirre, Ane Albisu, Juan Inazio Hartsuaga.

Kultura eta ekonomia:

Joxe Mari Larramendi, Itziar Nogueras, Xabier Alkorta, Miren Manias, Joseba Barandiaran, Miren Azkarate, Aitor Arregi.

Sortzaileak: mamia eta atsegina

Literatura: Itxaro Borda, Castillo Suarez; Dantza: Oier Araolaza; musika: Mixel Ducau, Benito Lertxundi, Maite Arroitajauregi-Mursego; Gorka Urbizu, Joseba Tapia; bertsolaritza: Ainhoa Agirreazaldegi; zinema: Aitor Arregi, Iban Ayesta.

SORguneak ikertegia: formazio teorikoa eta aurreko edizioetako sozializazioa

Iñaki Urruzola, Nekane Goikoetxea, Julen Arexolaleiba

Matrikula: urriaren 14ra arte

Adituan izena emateko zabalik egongo da matrikula epea 2016ko uztailaren 18tik urriaren 14ra. Bi modu daude matrikula egiteko:

Irailetik aurrera Eskoriatzara etorri, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera. Goizez, 08:30-12:00; arratsaldez, 14:30-17:30

Bidalita izen-emate orria eta matrikulazio orria posta arruntetik, gutun zertifikatuan, hurrengo helbidera: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Dorleta auzoa z/g. Eskoriatza 20540 (Gipuzkoa).

Prezioa

Matrikula: 2.500 euro (hiru zatitan ordaintzekoa), MUkide Mondragon Unibertsitateko ikasle ohien elkarteko kideek %10 merkeago. Bestetik, Otorduak eta lotarako tokia: beste 300 euro inguru. Interesatuak kulturgintza@mondragon.edu helbidean aukituko du informazio gehiago.