argia.eus
INPRIMATU
Kazetarien Euskal Elkargoak salatu du Espainiako Gobernuak ARGIAren kontrako isuna berretsi izana
  • Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu dute Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak ARGIAko kazetari Axier Lopezi ezarritako isuna berretsi izana. Mozal Legea berehala indargabetzeko eskatu dute "diktaduraren garaira eramaten gaituen" legea delako.

ARGIA @argia 2017ko otsailaren 14a

Prentsa-ohar baten bitartez eman dute Kazetarien Euskal Elkargoak Euskal Kazetarien Elkarteak salaketaren berri:

2016ko martxoaren 3an Lópezek Eibarren jazotako Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren irudi bat eskegi zuen sarean. Atxiloketa 2007an Segiren ilegalizazioagatik AP-8an egindako eten baten ondoriozko bistara ez joategatik eman zen.

‘Mozal Legeari’ jarraikiz, espainiar Gobernuaren Ordezkaritzak 601 euroko isuna ezarri zion irudia “baimenik gabe” argitaratzeagatik eta argudiatzen zuenez, bertan “posible zen polizia-agenteak identifikatzea, funtzionarioen identifikazio publikoak ekarri ditzakeen arriskuekin”.

Hainbat kazetaritza erakunde profesionalen protesten ondorioz hala nola, FAPE, Euskal Kazetarien Elkartea, Kazetarien Euskal Elkargoa eta Informazio Askatasunaren Defentsarako Plataforma (PDLI), Soledad Becerril, Herriaren Defendatzailea, ARGIAko kazetariari Twitterren polizia-atxiloketa batean “baimenik gabeko” argazki bat argitaratzeagatik ezarritako 601 euroko zigorra ezeztatzea “iradoki” zuen eta azaldu zuenez, zigorrek “proportzionalitate printzipioari” erantzun behar diote eta baita “motibazioa nahikoa” erakutsi behar dute; eta kasu honetan, bere iritziz, ez zen ematen.

Espainiar Gobernuaren Ordezkaritzak Herriaren Defendatzailearen eskakizuna gutxietsi egin du eta EKEk eta KEEk, berriro ere, lege hau salatzen dute zeinekin kazetariak eta komunikabideak, eta bereziki argazkierreportariak, euren informatzeko lana betetzean ahultasun juridiko guztizko egoeran dauden; informatzeko lan hori eskubide kolektiboa da eta eskubide indibidualaren gainetik dago.

Informazioaren profesionalok autoerregulaziorako neurriak baditugu, gure arau eta kode deontologikoen bidez arautuak, eta baita egungo legeak baditu ere neurri eta zigor nahikoak eta diktaduraren garaira garamatzaten ekintzak ez dira beharrezkoak.

‘Mozal legak’ informazio eskubideari zuzenean erasotzen dio eta, beraz, komunikabideetako profesionalek garatzen dugun lanari ere, horregatik ‘Mozal Legea’ berehala kentzea eskatzen dugu.