argia.eus
INPRIMATU
Euskal irakurleei oharra (Jon Alonso)

2007ko azaroaren 08a

"Euskadi Sarien antolatzaileei honen berri ematea munta txikikoa-edo iruditu bide zaienez, jakinarazi nahi diet euskal irakurleei niri ere deitu zidala Eusko Jaurlaritzako funtzionario batek, Erretzaileen eremua finalista izendatu zutela esateko. Funtzionarioak gaineratu zuenez, parte hartu nahi ez banuen, ukoa idatziz bidali behar omen nien (ez izaki aski, nonbait, duela ia urtebete egindako uko publikoa). Horren susmoa eduki banuen ere, ez omen zen broma bat, handik gutxira gutun zertifikatua jaso nuelako, nire liburua aukeratu zela esanez, Haur eta Gazte Literaturaren arloan (ez zen broma bat... edo bai?). Umilazio txiki bat zela iritzirik ere, ukoa bidali nuen, idatziz. Orain, ikusten dudalarik Umilazio txikiari beren aldetiko isiltasuna gaineratzen zaiola, idazten ditut lerro hauek, euskal irakurlearentzako informazio osagarri". (2007-11-08)