argia.eus
INPRIMATU
Mintzakide taldea eratu du Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak
  • Iheslari politikoen kolektiboak mintzakidetza taldea aurkeztu du Baionan eginiko prentsaurrekoan.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 13a
Dei egin diete Estatu Frantziar zein espainiarrari negoziazio mahai batean eseri daitezen, iheslarien arazoa behingoz konpondua izan dadin. Argazkia: Topatu

Espainiar eta Frantziar estatuekin arazo politikoa konpontzeko tresna moduan aurkeztu dute taldea. Euskal Herriko eragile sozial, sindikal, alderdi politiko eta herritarrei ere iheslariekin hitz egin dezaten eta beraien egoeraz hausnartu dezaten gonbidapena luzatu die kolektiboak.

Prentsaurrekoan, ekainaren 15ean Miarritzen antolatu duten iheslarien aldeko elkartasun egunera bertaratzeko deia egin dute beraien presentzia baieztatuz.

Kolektiboak burututako hausnarketa prozesuaz ere hitz egin dute. Euskal Herriak bizi dituen garai berrien aitzinean oraindik ehundaka euskal herritar deserrian daudela salatu dute. Sufritzen zuten egoerari aurre egiteko baldintzak sortu behar zirela ulerturik berregituraketa prozesua abian jarri zutela nabarmendu dute. Prentsaurrekoan berregituraketa horren emaitzak eta xehetasunak eman dituzte. Soluzioaren bide horretan beraien lerroburu nagusia elkarrizketa dela azaldu dute, horretarako kolektiboaren izaera anitza eta zabala islatzen duen mintzakidetza taldea aurkeztu dute.

Ordezkariak:

-Tomas Linaza (1956, Lemoa), Cabo Verde

-Alfonso Etxegarai (1958, Plentzia), Sao Tomé

-Raquel García (1963, Sopelana), Bruselas

-Josu Lariz (1957, Alzola), Uruguai

-Josu Abrisketa Txutxo (1949, Ugao), Kuba

-Eloy Uriarte (1941, Soraluze), Ipar Euskal Herria

-Lourdes Mendinueta (1958, Arbizu), Ipar Euskal Herria

-Jokin Aranalde (1946, Gaztelu), Ipar Euskal Herria

-Jon Irazola (1956, Elorrio), Ipar Euskal Herria

-Oxel Azkarate (1982, Arrasate), Ipar Euskal Herria

-Jon Garmendia (1972, Hernani), Ipar Euskal Herria

-Xabier Miguel Ezkerra (1954, Usurbil), Ipar Euskal Herria

-Xabier Arin (1957, Ataun), Ipar Euskal Herria

-Idoia Espías (1960) Ipar Euskal Herria

Iheslarien ordezkariek dei egin diete frantziar zein espainiarrar estatuei negoziazio mahaian eseri daitezen, iheslarien arazoa behingoz konpondu dadin.