Euskal Hirigune Elkargoan hizkuntz politikaren eta kulturaren arduradun Antton Kurutxarri izan da Goiz Berri-n gomita. Baionako kontserbatorioko presidentea ere da.
Euskal Hirigune Elkargoa ari da kultura proiektuaren berridazten, lurralde osoa konduan hartuz. Aldi berean, Garazi eta Baigorriko Iparralai arte-irakaskuntzari egoitza baten eraikitzeko diruztatze proiektua hartu du bere gain elkargoak. Egoitza berean asmoa da Ipar Euskal Herri barnealdean kontserbatorioko adar baten sortzea. Hemen duzue Kurutxarrik Euskal Irratiei eskaini elkarrizketa: