[18:30] Ikastolen Elkarteak egindako adierazpenean (pdf) Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa defendatu du, eta "une honetan xede hori eskuratu ezin bada ere, hori lortzeko urratsak" eman behar direla adierazi du.
[09:30] Jardunaldiak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak azaroaren 25erako, EHUren Bilboko paraninfoan. “Hezkuntza, legez eta bidez” izenburupean, hezkuntza-legeen inguruan hausnartuko dute bertaratzen direnek.
LOMCE, Heziberri 2020, Nafarroako Euskararen Legearen aldaketa edota Ipar Euskal Herriko ikastolen aurkako erasoak kontuan hartuta, euskal hezkuntza egoera berezian dagoela uste du Ikastolen Elkarteak.
Horregatik, legea izan nahi dute hizpide astearteko topaketetan. Hezkuntza zerbitzu publikoaren eta prozesuaren beraren inguruan gogoeta egingo dute, hausnarketa hau “ezinbestekoa” dela iruditzen baitzaio Elkarteari.
EGITARAUA
10:00 – 10:30 TOPAKETEN aurkezpena
10:30 – 11:45 ADRIAN ZELAIAren hitzaldia. Zerbitzu publikoaren definizioa (zerbitzu ikuspegia, sozietarioa)
11:45 - 12:00 Atsedena
12:00 – 13:30 SANTI MERINOren hitzaldia. Zerbitzu publikoa (lege-ikuspegia)
13:30 Bazkaria
15:30 – 17:30 FRANCESC COLOMÉren hitzaldia. Lege bat egiteko prozesua: eredu bat (Kataluniako Hezkuntza Legea, 2009)
17:30 IKASTOLEN ELKARTEAren jarrera