argia.eus
INPRIMATU
Donbass laguntzeko kanpaina berria abiarazi dute Euskal Herria Donbass komiteek
  • Ukrainako Donbasseko eskualdera osasun eta medikuntza materiala biltzeko eta bidaltzeko kanpaina berria abiarazi du Euskal Herria Donbass elkartasun komiteak.

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko irailaren 08a
Euskal Herria Donbass elkarteko laguntza humanitarioa (Argazkia: EH Donbass)

Gerraren ondorioz ura, gasa, elikagaiak eta jantziak bezalako oinarrizko gauzak desagertu direla aditzera eman dute.

Euskal Herriko zein Iberiar Penintsulatik egindako ekarpenei esker, bonbardaketak pairatzen dituen populazioari laguntzeko osasun materiala bidaltzen ari dira elkartasun komiteetatik.

Instituzio eta herritarrei deialdia

“Pentsaera aurrerakoia edo etika iraultzailea daukan pertsona orori zein Estatuko erakunde antifaxistei” daukan pertsona orori ekarpenak egitera deitu dute elkartasun batzordetik. Osasun edo kirurgia materiala bidaltzea edo ekarpen ekonomikoak egiteko deialdia ere zabaldu dute.

“Kieveko Gobernu kolpistak Minskeko Akordioaren bigarren Ituna baliatu du bere okupazioa indartzeko eta NATOren armamentu modernoa lortzeko”, elkartasun komiteak aditzera eman duenez.

Euskal Herria Donbass komitearekin lan horretan kolaboratu nahi duen orok donbasseh@gmail.com mailera idatzi dezake.

Ukrainako gerra hasi zenetik 11.000 zibil hil dira eta bi milioi pertsona errefuxiatu izan dira.