Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 600.000 euroko aurrekontua duen akordioa sinatu dute eta bakoitzak erdia ordainduko du. Espainiarekin elkarlanean, Euskal Herriak nazioarteko turismo merkatuan “presentzi handiagoa” izango duela esan dute bi aldeek. Beraz, hemendik aurrera I need Spain (Espainia behar dut) leloa eramango dute turismo proposamen guztiek.