argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herri osoan barrena ibili dira Maridomingi eta Olentzero
  • Olentzero ikazkin zaharra menditik Euskal Herriko hainbat txokotara jaitsi zen, gaztetxoenen gutunak jasotzera. Jarraian, adibide kuriosoenetako batzuk.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko abenduaren 26a
Olentzero eta Mari Domingi Gasteizeko udaletxean gaztetxoen gutunak jasotzen. Argazkia: @vitoriagasteiz

Lesakako plazan sorbalda gainean Olentzero altxaturik dantzatu zuten emakume ugarik.

Tuteran ere arrakastatsua izan zen Olentzeroren desfile tradizionala.

Lasarte-Orian Porrotx pailazoa eta Xixukorekin batera izan ziren Olentzero eta Mari Domingi.

Biarritzera ere heldu zen Olentzero, bertako gaztetxoen gozamenerako.

Bilbon Olentzeroren irudia Papa Noelizatu zuten beste urte batez.

Gasteizeko Olentzeroren desfilean 400 lagunek hartu zuten parte. Joaldunez eta guzti, ongi etorria eman zioten gasteiztarrek ikazkinari eta Mari Domingiri.

Noainen (Nafarroa) urtero bezala ilusioz ospatu zuten Olentzeroren etorrera.

Euskal komunitatearentzako sorturiko sare sozialeko Mastodon.eus instantzian, bestetik, Mari Domingiren eta Olentzeroren emoji-ak jarri dituzte erabiltzaileen eskura.