argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko mugimendu feministaren historia errepasatuko dute Donostian
  • Emakumeen Nazioarteko Egunerako bi aste inguru gelditzen dira, eta Ikasbide kultur elkarteak, Euskal Herriko mugimendu feministaren historiaren errepasoa egingo du egunaren atarian. Martxoaren 5ean, 19:00etan izango da hitzaldia, eta Ekhiñe Eizagirre, Emagin elkarteko kidea, izango da hizlaria.

Irutxuloko Hitza @irutxulo Irati Salsamendi Lozano 2020ko otsailaren 25

Emagin elkarteak, besteak beste, gure herriko mugimendu feministaren historia jasotzeko lan egiten du, eta 2015ean, esaterako, Gure genealogia feministak. Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat liburua argitaratu zuen; Edurne Epeldek, Miren Arangurenek eta Iratxe Retolazak idatzi zuten.