Irailaren 22an Gasteizen egindako bilera eta gero jakinarazi zuten egun guztiko greba deialdia egingo zutela.
“Hurrengo asteetan herrialdeetan, herrietan, hirietan, auzoetan eta tokian tokiko asanbladetan” informazio berria izango dela adierazi dute mugimendu feministak. Hurrengo bilera Donostian azaroaren 17an 10:00etan izango da. Helburu eta ondorioak zein izango diren adostuko dituzte bileran.
Udazkenaren atarian gaudela gaur Gasteizen egin dugun Asanbladan Euskal Herriko Mugimendu Feministak erabaki du 2019ko martxoaren 8an greba feministara goazela. 24 orduko greba izango da. pic.twitter.com/tXcjtFSnf0
— Emakumeok* planto! (@M8EuskalHerria) 2018(e)ko irailaren 22(a)