Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

  • Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute egileek.

Ezker-eskuin: Joseba Agirreazkuenaga hitzaurrearen egilea, María Jesús Etxaniz Laboral Kutxako ordezkaria, eta Ramon Oleaga eta Jose Mari Esparza egileak. Argazkia: Txalaparta.,

2024ko apirilaren 19an - 08:57
Azken eguneraketa: 10:52

Herrialde orok du bere atlas kartografikoa eta orain Euskal Herriak ere bai. Ostegunean aurkeztu dute Bilbon, Laboral Kutxaren egoitzan Imago Vasconiae. Euskal Herria: kartografia historikoaren atlasa lana.

Bilbon aurkezturikoa ez da edozein liburu, ezta "obra arrunt bat" ere: "Azpiegitura zientifiko eta kultural bat" da

Jose Mari Esparza idazleak eta Ramon Oleaga ikerlariak egina, eta Txalaparta argitaletxearen eskutik eta Laboral Kutxaren finantzazioari esker argitaratua, Euskal Herriaren historiako 300 mapa biltzen ditu atlasak, eta lurraldea irudikatzeaz gain "gu ere irudikatzen gaitu", azaldu dute egileek.

Izan ere, Bilbon aurkezturikoa ez da edozein liburu, ezta "obra arrunt bat" ere, hitzaurrea idatzi duen Joseba Agirreazkuenaga EHUko katedradunak aurkezpenean azaldu duen moduan: "Azpiegitura zientifiko eta kultural bat", esan du historialariak. Hala, horren bidez, ikerketarako jatorrizko materiala eskuragai jarri dute egileek, mapen inguruko euren esperientzia eta "ezagutza kritikoa" baliatuta.

Berlinen 1821ean egindako mapa baten xehetasuna, euskaldunen eremua adierazten duena.

Urte eta ordu askotako lanaren emaitza da Imago Vasconiae atlasa, bi egileek kartografiarekiko duten grinaren ondorio. Liburutegietako katalogoak, museoen bildumak eta beste argitalpenak arakatu dituzte, eta 800 plano eta mapako corpusaren artean aukeraketa xehea egin dute. Hala, mapa bakoitzak bere azalpena, egiletza, data eta testuinguru historikoa dakartza lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

"Euskal Herria globaltasunean hartuko duen obra baten falta sumatzen zen"

Arro azaldu dira Esparza eta Oleaga, ez baita egunero herri baten lehen atlas kartografikoa aurkezten. Oleagaren aburuz, "beharrezkoa" zen halako zerbait: "Kartografia historikoaren arloan, gure herrian behin behineko katalogoak argitaratu izan dira –azaldu du ikerlariak–, baina Euskal Herria globaltasunean hartuko duen obra baten falta sumatzen zen". Esparzak, bere aldetik, azaldu du atlasak lagunduko duela "Baskoniak histoan izan duen bilakaera ulertzen".

Denetariko mapak ageri dira atlasean, duela 13.660 urte harrian egindakoa den eta Europa mendebaldeko zaharrena den "Abauntzeko mapa" deiturikotik hasi –haitzulo horretan aurkitu zen 1993an– eta gaur egun arte. Tartean dira mapa geologikoak, "Wasconia" hitza ageri den mapamundia, Europako herrien mapa, eta euskararen ulermenari buruzko mapak ere bai, ARGIAk 2017. urtean "Egia eredua"-ren harira argitaraturikoa esaterako.

Abantzueko mapa, harrian egina duela 13.000 urte baino gehiago, atlasak dakarren lehena da.

Atlasa paperean argitaratu dute zorro batean gordeta, 440 orrialde ditu, eta 1.000  aleko edizio bat egin dute, ale bakoitza 250 eurotan dago salgai. Hala ere, mapak kontsultatu nahi dituenak badu aukera www.imagovasconiae.eus webgunean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Erromatar ardoa ez zein hain txarra

Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori  bertan behera uztea eragin du.

Antzinako... [+]


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude