argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 15. urteurrena ospatuko du urtarrilaren 18an Ainhize-Monjolosen
  • Goizean batzarra eta mahai-ingurua egingo dituzte. Eguerdian tokiko kalitatezko bazkaria, eta arratsaldean kontzertuak egingo dituzte. Eusko moneta erabili ahal izango da egun osoan zehar.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2020ko urtarrilaren 10

Euskal Herriko Laborantza Ganbara 2005ean sortu zen eta laborantza garapenerako elkarte honek laborantza herrikoi eta iraunkorra ditu helburu. Aurten betetzen dituen 15 urte biribilak ospatzeko festa indartsuaren kartela. Ainizhe-Monjolosen du egoitza EHLGk eta bertan egingo dute egun osoko jaia. Hona hemen egitaraua:

- 9:45 Urteko biltzarra, 2019. urteko bilana.

- 10:30ean mahai-ingurua: Laborari eta herritarren arteko elkarbizitza.

- 13:30ean bazkari herrikoia, tokiko kalitatezko jakia. 22 euro edo eusko izango du prezioa, eta haragirik gabeko menua galdeginez gero, 18. Euskal moneta elkarteak eusko tokiko monetaren alda-gune bat jarriko du bazkariaren aurretik, nahi duenak euroak euskotara aldatzeko. Bazkarirako lekua aurrez hartu behar da, 0559 371882 zenbakira deituta.

- Bazkalostetik hasita, musika talde hauek emanaldia eskainiko dute: La Marina banda txaranga, Kimu txalaparta, Mairu, Joseba Irazoki & Lagunak, Torheit eta DJ Xa2.