argia.eus
INPRIMATU
Kurdistanen atxilotutako Eduardo Izarzugaza askatu

Askapena talde internazionalista @askapena 2017ko martxoaren 24a

Kurdistanera etorritako Euskal Herriko delegazio internazionalistak, gure kide Eduardo Izarzugazaren atxiloketa salatu nahi dugu TEM, turkiar polizia antiterroristaren aldetik.

Delegazioa Kurdistanen aurkitzen gara Newrozera, kurduen festa nazionalera, gonbidatuak. Aurten, festa garrantzitsu hau, Erdoganek konstituzioaren erreforma autoritario bat onartu nahi duen erreferendumetik hiru aste falta direnean ospatu da. Erreferendum hori bertan behera geratzeko gakoa kurduen botoak izango dira. Hau dela eta, Turkiako kanpoko nahiz barneko tentsioa areagotuz doa egunero.

Lice bisitatzea izan da gure asmoa, herri honek jasan duen jazarpena historikoa izan da. 90. hamarkandan armada turkiarraren errepresio eta bortizkeria jaso zuen herri kurduetako bat da. Orain dela gutxi, DBPk gobernatzen zituen hiri eta barruti batzuek aldarrikatutako autonomiari erantzunez, munizipalitateak bahitu eta kurduen aldeko mugimenduko pertsona andana atxilotu ditu Erdoganen gobernuak. Guzti hau gutxi ez balitz, azken 15 egunetan hiria 10.000 militarrek setiatu dute, mugimendu kurduak pairatzen duen errepresio krudelaren barruan.

Egoera hau ikusita Kurdistanera etorritako euskal delegazioak gure kidearen atxiloketa arbitrarioa salatu nahi dugu eta bere askatasuna eskatzen dugu. Era berean, gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu herri kurduaren borrokari eta azken urteetan emandako gertaeren arduraduna estatu turkiarraren politika antidemokratiko eta kolonialista dela azpimarratu nahi dugu. Hainbat dira kartzeletan aurkitzen diren militante kurduak, non beraien oinarrizko eskubideak zapaltzen dituzten.

Ezinbestekoa da kontutan hartzea Turkia larrialdi egoeran dagoela eta gure laguna kalean edo hegazkin batean etxerako bidean egon arte ezin garela erlaxatu.

Eduardo Askatu!

Gora Herri Kurduen Borroka!

Biji Kurdistan!