Aukera begetarianoa edo beganoa eskaintzen duten jatetxe eta tabernen mapa egin du Mi Universo Verdek.
Hemen ikus daiteke mapa xehetasunekin.
Ikurren bitartez jatetxe mota ezberdinak bereizi dituzte:
%100 beganoa
Begetarianoa
Arrautz/esne/erle-begetarianoa
Omniboroa aukera begetarianoarekin
Ø Omniboroa aukera begetariano gutxirekin
Erkidego bakoitzeko mapa ere egin dute, eta herriz herri banatu. Herri bakoitzean dagoen establezimendu beganoei buruzko xehetasunak jarri dituzte: janari mota, helbidea, kontaktua eta webgunea.
Gida PDF formatuan eskuratzeko aukera dago.