Eusko Jaurlaritzak urrian aurkeztu zuen, alderdiak kontra dituen eta datorren apirilean ikastetxeetan martxan jartzea asmo zuten Herenegun proiektua datorren ikasturtera atzeratzea erabaki du Jaurlaritzak. 1960-2018 epea hartzen duen unitate didaktikoaren inguruan gogoeta prozesu bat hasiko dute orain.
EAJ ez beste alderdiek kritikatu zuten proiektua, aurkeztua izan zenean. PSE eta PPren iritziz, ETAren jarduna "zuritu" egiten zen edukietan; EH Bilduren hitzetan, gertaera historikoen “irakurketa politiko, ideologiko, subjektibo eta eztabaidagarria” egiten zuen unitate didaktikoak; eta Elkarrekin Podemos ere, ez zegoen proiektua bere horretan abiatzearen alde.
Euskadiko Eskola Kontseiluak, bere aldetik, garbi adierazi dio Jaurlaritzari: giro mikaztu hori gainditu arte, zaila izango da proiektua ikasgeletan sartzea. Proiektua atzeratu eta gogoeta fasea irekiz, "ahalik eta adostasun handiena" bilatu nahi dela diote, eskoletara eraman aurretik. Datorren ikasturtetik aurrera, laugarren DBHn eta Batxilergoko bigarren ikasturtean emango lukete edukia ikasleek.