argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko hainbat eragilek LGBTIfobiaren inguruko azkerketak argitaratu dituzte
  • Les Bascos elkarteak Ipar Euskal Herrian egindako galdeketen emaitzak aurkeztu zituen astelehenean eta, bestetik, Lumagorri HAT taldeak ‘Sexu-eta genero-dibertsitatearen aurka Gasteizen izandako erasoen eta gorrotodelituei buruzko II. Txostena’ argitaratu du. Datuek argi uzten dute prebentzio eta sentisibilizazio lanaren beharra.

Topatu.eus @topatu_eus 2019ko maiatzaren 16a

Les Bascos eta Lumagorri elkarteek LGBTIfobiaren kontrako egunaren atarian, egin dituzten azterketen datuak argitaratu dituzte, Euskal Herriko egoeraren argazki txiki bat utziz. Antzekotasun handiak daude emaitzetan, izan ere, bi taldeek ondorioztatzen dute, behatoki baten beharra.

Les Bascos elkarteak galdeketa batzuk zbaldu zituen abenduan eta 247 erantzun jaso dituzte. Egin duten lehenengo inkesta da, eta beraz, ez dago datuak konparatzerik, baina datorren urtean errepikatu egingo dutela adierazi dute, erasoak areagotu edo aparldu egin diren ikusteko. Aastelehenean, Baionako Txalaparta egoitzan aurkeztu zituzten emaitzak.

Galdeketa bete duten erdiak eraso baten lekuko izan dira eta herena izan dira erasotuak. Eraso gehiegnak ahozkoak badira ere, %8,4 izan dira fisikoak eta kontutan hartu behar da erasoen %9a besterik ezdela salatzen. Elkarteak azpimarratu duenez, eraso horien %13,2a kiroledo aisialdi ekintzekin lotutako egoeretan egin dira.

Bestetik, ‘sexu-eta genero-dibertsitatearen aurka Gasteizen izandako erasoen eta gorroto delituei buruzko II. Txostena’ argitaratu du Lumagorri HAT taldeak eta azken urtean 13 kasu jaso dituzte. Aurreko urtean aurkeztutakoaren jarraipena da txosten hau eta 2018ko maiatza eta 2019 apirila tartean jasotako kasuak biltzen ditu. Iaz 15 kasu jaso zituzten: “2018an, aurreko urtean leku eta baldintza berberetan gertatu ziren hainbat eraso ezin izan dira egiaztatu eta, horrenbestez, ezin izan dira zenbatu”.

Eraso gehienak homosexualen eta transexualen aurkako zuzeneko diskriminaziokoak izan direla aipatu dute, baina baita pintadak, abesti homofoboak espazio publikoan edota aldizkari batean agertutako azal anofobikoak eta pasibofobikoak. Kasuei dagokionez, emakume transexual baten kontrako bortxaketa gogor gaitzetsi dute.

Lumagorrik adierazi duenez, udaltzainek ez dute halako kasurik jaso, eta Ertzaintzan salaketa bakarra jaso dute sexu-orientazioagatik edo identitateagatik. Gauzak hórrela, erasoak antzematerako orduan kristalezko sabai bat dagoela uste dute elkarteko kideek, eta kontziente dira informean agertu diren baino eraso gehiago daudela: “kasuen %90a ez da salatzen eta kasu guztiak antzemateko mugak daude”.

Behatoki baten beharra azpimarratu dute bi eragileek

Gasteizko Behatokia martxan jartzea beharrezkoa ikusten dute Lumagorriko kideek: “Baliabide horren sorrera berri atsegina da, Lumagorrik eremu honetan duen esperientzia aintzat hartuta” eta Les Bascos elkarteak ere, datuak ikusita, prebentzio eta sentsibilizazio lana indartzeko beharra ikusi du. Botere publikoak interpelatu dituzte, homofobia aztertzeko eta hauek ere, Ipar Euskal Herriko behatoki bat sortzea proposatu dute.

Albiste hau Topatu.eus-ek plazaratu du. CC-BY-SA lizentziari esker ekarri dugu gurera.