argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko Gurasoen Elkartea: “Ez da ikastetxeetara itzuli behar segurtasun bermerik ez dagoen artean”
  • EHIGE gurasoen konfederazioak zera adierazi du: "Ikasgeletara lehenbailehen itzuli behar dela uste dugu. Itzulera hori berme juridikoekin eta segurtasun-neurriekin egin behar da. Une honetan aipatutako baldintzak ez dira betetzen". Jaurlaritzari eskatu dio prestatzen ari den segurtasun esparru-plana lehenbailehen helarazteko ikastetxeetara, eta plan hori eskola-kontseiluak adostu behar duela gogorarazi du.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 14a

EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa da eta adierazpena argitaratu du, datorren astelehenetik aurrera ikasgeleta mailaz maila itzultzeari buruzko azken informazioen aurrean: "Ez da ikastetxeetara itzultzea planteatu behar berme juridikorik eta segurtasunik ez dagoen bitartean".

Ikasgeletara lehenbailehen itzultzeko nahia

EHIGEk uste du "ikasgeletara lehenbailehen itzuli behar dela. Itzulera hori berme juridikoekin eta segurtasun-neurriekin egin behar da. Une honetan aipatutako baldintzak ez dira betetzen". Bitartean, urrutiko irakaskuntzak "ohiko bideari jarraitzen diola" gaineratu dute, " alarma-egoera ezarri zenetik irakasleek eta ikasleek familien laguntzarekin egiten duten lanari esker".

Eskoletara ahalik lasterren itzultzea posible izateko, EHIGEk administrazioari eskatu dio "prestatzen ari den segurtasuneko esparru-plana helarazi dezala lehenbailehen ikastetxeetara, hauek beren errealitatera egokitu dezaten". Zera gehitu du, erabakimenari buruz: "Ikastetxeko plan hori eskola-kontseiluak adostu behar du".