argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak aurkitu dituzte Lezetxikin

2007ko uztailaren 20a

Aranzadi elkartearen zuzendaritzapean 1996an hasi zituzten Arrasateko Lezetxiki haitzuloaren indusketa lanak gaur amaituko dituzte. Aztarnategiaren lehen indusketak Joxe Migel Barandiaran buru zuen taldeak hasi zituen 1956an eta geldiune baten ostean, duela hamar urte ekin zieten berriro. Lezetxikin 150.000 urte inguru duten animalia hezurrak eta hainbat lanabes aurkitu dituzte. Alvaro Arrizabalaga Lezetxikiko lanen zuzendariaren hitzetan, "Atapuercaraino, Iberiako penintsula iparraldeko giza aztarnarik zaharrenak dira" hangoak.

Bestalde, Debako Sasiolako harrobiko langileek Praileaitz I haitzuloaren inguruan Aranzadi elkarteak erakutsi duen jarrera kritikatu dute. Salatu dutenez, harrobiaren ustiaketa lanak beste enpresa baten esku zeuden lehen, eta orduan ez zegoen kezkatzeko motiborik. Orain, ordea, arriskuak nonahi ikusten omen ditu Xavier Peñalver aztarnategiko lanen zuzendariak.