argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte Altsasuko beste bi gazte
  • Adur Ramirez de Alda eta Aratz Urrizola gazteak aste honetan lekualdatuko dituzte Iruñeko eta Zaballako espetxeetara, hurrenez hurren.

ARGIA @argia 2018ko abuztuaren 27a
Altsasuko gazteen aurkako epaia arbuiatzeko Iruñean egindako manifestazioa (Argazkia: Dani Blanco)

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak baieztatu egin du bi gazteak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituztela. Izan ere, Ramirez de Alda eta Urrizolak espetxez lekualdatzeko eskaria egina zuten.

Ostiralean heldu ziren Jon Ander Con eta Julen Goikoetxea ere Zaballako espetxera, ia astebeteko lekualdatze prozesu baten ostean. Gerturatze hauekin, espetxean diren zazpi altsasuar gazteetatik lau Euskal Herrian egongo dira.