argia.eus
INPRIMATU
Zerbitzu publikoen alde mobilizazioak deitu dituzte ekainaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan
  • Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza! lelopean mobilizazio anitzak deitu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ekainaren 19an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Uriola.eus @uriolaeus 2020ko ekainaren 10a

Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen goizean zein arratsaldean mobilizazioak izango dira. Bilboko goizeko mobilizazioa 11:30ean izango da udaletxean, era berean, arratsaldeko elkarretaratzea 19:30ean deitu dute Moyua plazan.

Mitxel Lakuntzak (ELA) eta Garbiñe Aranburuk (LAB) beste eragileekin batera Donostian egindako agerraldian ekainaren 19an aldarrikatuko dituzten zazpi alorretako neurri zehatzak kaleratu dituzte:

Lehenik eta behin zerbitzu publikoak garatzeko neuriak proposatu dituzte, besteak beste zaintza lanen, osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa aldarrikatuz, esparru hauetako lan baldintzak langile publikoaren lan baldintzekin parekatzeko xedez.

Halaber, zaintza ereduak aldatzeko helburuarekin, jaiotzatik heriotzara zaintza bermatuko duen kalitatezko zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzeko, administrazioek 10.000 lanpostu sortzea proposatu dute. Bestetik, pentsiodunen mugimenduaren eskakizunekin bat eginez, 1080 eurotako gutxieneko diru-sarrera aldarrikatu dute erretiroa hartuta duten pertsonentzat eta 1200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko gehienezko lanaldia langile ororentzat.

Amaitzeko, fiskalitate berria egonkortzeko proposamena eta admnistrazio-egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa eskatu dute zazpi alorretako neurrien artean.

Neurri eta proposamen horien alde beraz, elkaretaratzerako deialdia zabaldu dute ekainaren 19an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, publikoa eta funtsezkoa zaintzeko, aberastasuna banatu behar dela aldarrikatuz.