argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egin du pentsio duinen aldeko mobilizazioarekin
  • Pentsio duinen aldeko mobilizazioa egingo dute urriaren 1ean Bilbon eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egingo duela iragarri du, asteazkenean egin duten agerraldian.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 26a
Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak egin duen agerraldia

Eragile sozial eta sindikalek osatzen duten Eskubide Sozialen Karta eta azaldu dute garrantzitsua dela urriaren 1eko protestan parte hartzea, "oinarrizkoa delako aberastasuna ekitatiboki banatzeko eta euskal jendarte justu eta solidarioa osatzeko".

Euskal erakundeei exijitu diete beraien esku dagoen guztia egiteko, "Euskal Herrian pertsona pentsiodunen eskubideak bermatuta egon daitezen eta pobreziarekin eta desberdintasunekin bukatzeko".

Azkenik, mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu diote euskal jendarteari.