Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazteko prozesua larunbatean amaituko da Bilboko Lan Ekintzaren egoitzan. Eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzera bidean, herritarren partaidetza oinarri izan duen prozesu baten emaitza izango da.
Iazko maiatzaren 31n hasi zen kartaren eraketa fasea, eta urte betean milaka herritarren partaidetzaz hainbat talde sortu dira herri eta auzoetan.
Eraketa faseari amaiera ematearekin batera, Karta gizarteratzea izango da bigarren atalaren helburua. Talde sustatzaileak adierazi duenez, “bestelako gizarte justuagoa” eraikitzeko borrokan Karta Soziala “tresna eraginkorra” izatea espero dute.