argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko emakume errugbilarien II. Topaketa azaroaren 17an, Baionan
IƱigo Igartua @igartua19 2018ko azaroaren 08a
Topaketaren antolatzaileak aurkezpen egunean. Argazkia: @Udalbiltza

Baionak hartuko du duela bi urte Gasteizen egin zen euskal emakume errugbilarien topaketaren lehen edizio arrakastatsuaren lekukoa.

Udabiltzarekin bat, EAE eta Nafarroako errugbi federazioetako, Baionako Herriko Etxeko eta ASBko kideek parte hartu duten aurkezpenean, Luis Intxauspe Udalbiltzako lehendakariak adierazi du, “kohesioa, elkar ezagutza eta harremanak sendotzea” duela helburu ekimenak.

Eguneko ekitaldiak arratsaldeko 15:00etan hasiko dira, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa (Nafarroa Beherea eta Hego Nafarroa bateraturik) eta Lapurdiko selekzioek, Baionako Pierre Cacaregit zelaian jokatuko dituzten partidekin. Zuberoak ezinezkoa izan du lehiatzeko taldea osatzea.

Ondoren, 18:00etan laguntasun giroan errugbian horrek ohikoa den “hirugarren zatia” deiturikoa egingo dute parte hartzaile guztiek eta jarraian sari banaketari ekingo zaio.

Topaketaren aitzakian, Baionako Euskal Museoan euskal emakume errugbilarien argazki galeria izango da ikusgai azaroaren 18ra arte.

 

Gasteizeko lehen edizioko bideoa: