argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko emakume ahaztuen izenak Iparraldeko kaleetan
  • Les Bascos elkarteak abiarazi du "Berdintasunaren bideak" ekinema, Euskal Herriko historiako emakume ezezagunak gogora ekartzeko. 

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 05
Agazkia: Kazeta.eus Agazkia: Kazeta.eus

Ipar Euskal Herriko kaleen %5ak baizik ez du emakumeen izena. Hori dela eta, Les Barcos elkarteak Euskal Elkargoaren laguntzarekin "Berdintasunaren bideak" deituriko ekimena abiarazi du, urte luzeetan zehar itzalean egon diren emakume garrantzitsuen izenak gogora ekartzeko. Ekimenak, hiriburuetako kaleen izenetan oreka bat lortzea du helburu. Kazeta hedabideak eman du honen berri.

Les Barcos elkartearen ekimenak hiru atal ditu: batetik, erakusketa; bestetik, hiriei zuzenduriko gida bat eta hirugarrenik, proiektuaren etapa ezberdinak kontatuko dituen dokumentala.

Lehen izenak 

Bask’Elles LGTB elkarteko emazteen taldeak koordinatuko du kaleen izenak proposatzeko prozesua. Kazetak azaldu duenez, Internet bidezko galdeketa bat abiatuko du talde honek, herritar orok parte hartu ahal izan dezan. Ondoren, historialariek eta etnologoek osatutako talde batek proposatu izenak baieztatuko ditu. Eta herriek bere hautua egin dezaten, emazteen profilari buruzko informazioak bilduko dituzte liburuxka batean.

Oraingoz, bigarren mundu gerran sare klandestino batean parte hartu zuten emakumeen izenak proposatu dituzte, hala nola Amelina Devant-Legall edo Andree Niderbilh.