Felipe VI.ak urtarrilean Riaden egin zuen bileran Espainiako Estatuko 22 enpresak parte hartu zuten. Tartean Euskal Herriko bostek, CAF, IDOM, Mondragon, OHL eta Sener-ek hain zuzen.
La Mareak urtarrilaren 16an argitaratu zuen Felipe VI.ak Saudi Arabiara egindako bidaian zein enpresa izan zituen lagun, izan ere, erregeak egindako hiru eguneko bidaiari itxiera emateko, Arabiako eta Espainiako estatuko 70 enpresen arteko bilkura egin zuten.
Espainiako Kanpo Merkataritzako Idazkaritzak berretsi omen zizkion izen hauek La Mareari. Espainiako Gobernuak enpresa hauen izenak ez zituela publikoki adierazi eta 26 telefono dei kosta zaiela zerrenda hau eskuratzea azaltzen du albistean.
Euskal Herriko bostak
- CAF, tren eraikitzailea.
- IDOM, ingeniaritza eta arkitektura enpresa.
- Mondragon, finantzak, hezkuntza, industria biltzen dituen taldea.
- OHL, eraikuntza enpresa.
- Sener, ingeniaritza eta eraikuntza.
Gerra negozio bidaia izan zena
Erregeak eginiko bidaia honen alde polemikoenetakoa izan zen bitartekari lanak egin zituela Navantiak bost korbeta militar saldu ziezazkion Saudi Arabiari, eta hauen bidez Yemenen zibilak hiltzen jarraituko zuela, Amnistia Internazionalak eta beste GKE batzuek salatu zutenez.
Zerrendako gainerako enpresak
- Acciona, azpiegituretan espezializatua.
- ACS Cobra, eraikuntza enpresa.
- ADIF, jabetzaz Espainiako Estatuarena den tren eraikitzailea.
- Arpa, logistika militarrean espezializatua.
- FCC, eraikuntza enpresa.
- MCI taldea, argiztapenean espezializatua.
- HFF Herbert Smith, abokatuak.
- Indra, jabetza zati publikoa duen enpresa, sektore militarrean, energetikoan, finantzetan eta garraiokoan ari dena.
- INECO, garraio eta ingeniaritza hornitzailea.
- Navantia, Espainiako Estatuaren enpresa militarra.
- Renfe, Espainiako Estatuaren tren enpresa.
- Sacyr, eraikuntza enpresa.
- Talgo, tren enpresa.
- Técnicas Reunidas, ingeniaritza eta eraikuntza enpresa.
- TSK Taldea, sektore energetiko, industria, mineral eta ingurumenekoan ari den enpresa.
- Typsa, kontsultoria enpresen multzoa.
- X-Elio, energia berriztagarriak.