argia.eus
INPRIMATU
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?
  • Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da ere, herri baten burujabetza maila maximoa, Estatu independente baten bitartez lortzen dela. Horrez gain, mugimendu abertzalea demokraziari atxikia dela goraipatzen da.

Gorka Torre Eneko Bidegain 2024ko uztailaren 26a

Bagira prozesua bukatu zen, baina prozesuaren kudeaketa taldeak Aberri Egunean egin zuen Herri bidea-ren aurkezpenean, bide-orri horretan agertzen diren gogoetak sakondu beharko direla adierazi zuen.

Horiek hola, Bagira prozesuan parte hartu duten Nafarroa Behereko zazpi abertzalek, euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugun gogoetatuko duen prozesu bat abian ezarri dute ekainean, nahi duten euskal herritar guziei irekia dena, Bagira prozesuan parte hartu dutenei eta ez dutenei.

Gogoetak, herriari boterea itzuliko dioten instituzioak nolakoak liratekeen zehaztuko du. Beste molde batez adierazteko, gogoetak, independentistek euskal herriarentzat nahi dugun Estatuak egiazko demokrazia, hau da egiazko herri boterea, nola gauzatuko lukeen zehaztuko du.

Prozesu berri honen lehen bilkura publikoa, irailaren 8an, igandez, goizeko 11etan, Donibane Garaziko merkatuan eginen dugu. Interesatua den oro bilkura horretan parte hartzera gomitatzen dugu. Bilkuraren ondotik, bakoitzak etxetik ekarritako janariarekin elgarrekin bazkalduko dugu.