argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriarentzat nahi duten estatusari buruz erabaki dute 22 udalerritan
  • Gure Esku Dagok Araba, Bizkaia eta Nafarroako 22 udalerritan egin ditu herri-galdeketak igande honetan. 93.000 pertsona inguru zeuden deituta botoa ematera, eta 13.557k eman dute, deituta zeudenen %14,81ek.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko maiatzaren 07a
Arg: Gure Esku Dago

Euskal Herriko estatus politikoaz hitza hartzeko aukera izan dute igande honetan 22 udalerritan. Euskal Herriaren etorkizunari buruzko galderak desberdinak izan dira herriz herri, ñabardura txiki batzuekin. Hala ere, funtsean euskal estatu burujabe, libre edota independente bateko herritarrak izan nahi duten galdetu zaie parte-hartzaileei. Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte izan da bozkatzeko aukera.

%97,22k euskal estatu burujabe bateko herritar izatearen alde bozkatu dute; %1,67k, aldiz, kontra. Azkenekoarekin, jada 180.000 dira galdeketetan parte hartu duten herritarrak, eta 202 galdeketa izan dira guztira.

Datorren igandean Oteizan (Nafarroa) emango dute botoa.

Hemen, azkenengo galdeketaren emaitzak, herriz herri.