argia.eus
INPRIMATU
Aniztasuna aldarrikatzeko mobilizazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan
  • Ekainaren 28an, Harrotasunaren nazioarteko egunean, Euskal Herriko herri eta hiri askotan egin dituzte manifestazioak. LGBTI+ kolektiboak berdintasunaren alde lortutakoa arriskuan ikusten ditu.

Ilargi Manzanares 2023ko ekainaren 29a
E28 Bizkaiako Koordinadorak antolatutako manifestazioa, Bilbon. Argazkia: E28 Bizkaiako Koordinadora.

LGBTI+ kolektiboak kalera jo du ekainaren 28an. Harrotasuna eta komunitatea aldarrikatzeaz gain, pinkwashing-a eta ultraeskuindarren erasoak ere salatu ditu.

Donostian, harrotasuna eta komunitatearen beharra aldarrikatu dute, ultraeskuindarren mehatxuaren ondorioz LGBTI+ komunitateak lortutako eskubideak galtzeko arriskuaren aurka.

Donostiako manifestazioa. Argazkia: Xalba Ramirez, Hirutxuloko Hitza.
Donostiako manifestazioa. Argazkia: Xalba Ramirez, Hirutxuloko Hitza.

Bilbon, pinkwashing edo “zuriketa arrosa” salatu dute, Pinkwashing-ak itotzen gaitu, transmaribollo antolakuntza lelopean. “Harrotasuna ez dago salgai” edo “inor ez da ilegala” oihukatu dute, besteak beste.

Bilboko manifestazioa. Argazkia: @uriolaeus
Bilboko manifestazioa. Argazkia: @uriolaeus

Gasteizen, Zaindu dezagun elkar faxismoaren kontra hartu dute manifestazioaren lelo nagusi gisa, eta ultraeskuindarren erasoen aurka elkartzearen beharra nabarmendu dute.

Gasteizko manifestazioak. Argazkia: Alea.eus.
Gasteizko manifestazioa. Argazkia: Alea.eus.

Iruñean ere mobilizazioak egin dituzte. Iruñeko Udalak ez du jarri LGBTI+ bandera udaletxeko fatxadan; PSNek, Geroa Bai-k, Contigo-Zurekin-ek eta EH Bilduk erabaki hau kritikatu dute, eta LGBTI+ pertsonek behar duten ikusgarritasuna aldarrikatu dute.

Biarritz aurreratu egin zen, eta harrotasun martxa ekainaren 17an egin zuten han.

Biarritzeko manifestazioa. Argazkia: Les Bascos