argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herria Europako azken bagoian enplegu datuetan
  • Euskal Herriak Europar Batasuneko batez besteko langabezia portzentajea baino handiagoa du Gaindegiak argitaratu dituen datuen arabera. 225.354 langabetu daude eta langabezia tasa %15ekoa da.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 29a
%0,7 jaitsi da langabezia eta Hego Euskal Herriko lurralde guztietan. Argazkia: elkartzenbilbo

Azterketek nabarmendu dute langabeziak behera egin duela azken hiruhilekoan. %0,7 jaitsi da langabezia eta Hego Euskal Herriko lurralde guztietan behera egin du. Ipar Euskal Herrian %11,3an mantentzen da.

Euskal Herriarekin batera, langabezia tasa handiak dituzten herrialdeen artean Zipre dago %16,1eko tasarekin. Kroaziak % 16,6koa du eta bere aurretik Portugal dago %17,7ko langabeziarekin. Langabezia tasen muturrean daude Grezia eta Espainia, biak, %26ko portzentajeekin. Europatik agindutako murrizketak pairatu dituzten herrialdeetan langabeziak arazo nagusi izaten jarraitzen du.

Europako lan merkatuaren inguruan gehiago sakondu nahi izanez gero, hemen Gaindegiak argitaratutako taula:

Langabezia tasa.

Euskal Herria eta Europan

2011

2012

2012-II

2013-I

2013-II

Grezia

17,7

24,3

23,9

26,6

26,9

Espainia

21,7

25,0

24,6

27,2

26,3

Katalunia

19,2

22,7

22,0

24,5

23,9

Portugal

12,9

15,9

15,6

17,6

17,7

Kroazia

13,5

15,9

15,1

16,8

16,6

Zipre

7,9

11,9

11,4

14,8

16,1

EUSKAL HERRIA (INE)

12,0

14,8

14,6

16,4

15,7

EUSKAL HERRIA (EUSTAT)

11,2

12,8

12,7

14,7

15,0

Eslovakia

13,6

14,0

13,9

14,2

14,2

Irlanda

14,7

14,7

14,9

13,7

13,6

Bulgaria

11,3

12,3

12,2

12,8

12,8

Letonia

16,2

14,9

15,4

12,4

-

Lituania

15,3

13,3

13,3

12,5

12,1

Italia

8,4

10,7

10,6

11,9

12,1

Eslovenia

8,2

8,9

8,6

10,6

11,2

EB-27

9,7

10,5

10,4

10,9

11,0

Frantzia

9,6

10,2

10,2

10,8

10,9

Polonia

9,7

10,1

10,0

10,6

10,7

Hungaria

10,9

10,9

11,0

10,9

10,5

Belgika

7,2

7,6

7,6

8,3

8,6

Finlandia

7,8

7,7

7,6

8,2

8,4

Turkia

8,8

8,1

7,9

8,4

-

Estonia

12,5

10,2

10,0

9,3

8,3

Suedia

7,8

8,0

7,9

8,2

8,1

Erresuma Batua

8,0

7,9

7,9

7,7

7,7

AEB

8,9

8,1

8,2

7,7

7,6

Errumania

7,4

7,0

7,2

7,1

7,4

Txekiar Errep.

6,7

7,0

6,9

7,2

7,2

Eskozia

7,9

8,0

8,2

7,4

7,1

Danimarka

7,6

7,5

7,9

7,1

6,9

Herbehereak

4,4

5,3

5,1

6,2

6,6

Malta

6,5

6,4

6,6

6,3

6,2

Luxenburgo

4,8

5,1

5,1

5,4

5,7

Islandia

7,1

6,0

6,1

5,5

5,5

Alemania

5,9

5,5

5,5

5,4

5,4

Austria

4,2

4,3

4,3

4,9

4,8

Flandria

4,3

4,3

4,3

-

-

Japonia

4,6

4,3

4,4

4,2

4,1

Norvegia

3,3

3,2

3,1

3,6

3,5

Oharra: 2013-II hiruhileko datuak behin behinekoak dira Herbehereak, Katalunia eta Espainiaren kasuetan salbuestuz.

Iturria: EUSTAT, INE, INSEE, EUROSTAT, Erresuma Batuko Estatistika Bulego Nazionala eta Belgikako Estatistiken Zuzendaritza Orokorra.