LogroƱoko Laminiturri kultur elkarteak "El camino del Vascuence-Euskararen Bidea" liburua argitaratu du. Lan horrek, euskara ardatz harturik, Bermeo eta Donemiliaga Kukullakoa batzen dituen ibilbidea azaldu du, zortzi etapatan banaturik. Euskarak inguru hartan izan duen eta duen presentziari buruzko datuak eta ikuspegi turistikoa uztartu ditu liburuak eta besteak beste, euskal kulturan leku berezia duten hainbat pertsonen berri ematen du. Aita Luis Villasante, Bitoriano Gandiaga eta Joseba Sarrionandia dira horietako batzuk.