argia.eus
INPRIMATU
‘Euskal Herria Arraundeguorl’ egun internazionalista eginen dute Ernaik eta Askapenak larunbatean Zumaian
  • Joan den urtean Arrankudiagan egin bezala, Ernaik eta Askapenak maiatzaren  30ean Zumaian eginen dute aurtengo egun internazionalista.

Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso 2015eko maiatzaren 25

Internazionalismoa “Euskal Herriaren askapen borrokaren zutarrietako bat” dela adierazi dute antolatzaileek: “Milaka izan dira urteetan zehar herrien arteko elkartasuna sustatu eta inperialismoari aurre egin asmoz aurrera ateratako borrokak”.

Borroka internazionalista eta Askapena “ilegalizatu nahi duten honetan”, “Euskal Herria Arraundeguorl eguna antolatu eta borroka internazionalistaren garrantzia azpimarratu eta sakontzen jarraitzeko beharra” aldarrikatu nahi dute: “Herri gisa internazionalismoa behar dugu gure askapen prozesua aurrera eraman eta mantentzeko”.

Ekintza andana prestatu dute larunbaterako: argazki erakusketak, mural margoketa, mahai-ingurua eta kontzertuak besteak beste.