argia.eus
INPRIMATU
Euskal Hedabideen Behategiak 2020ko urtekaria argitaratu du
  • Aurtengo zenbakian hamaika artikulu bildu ditu Behategiak. Besteak beste tokiko hedabideez, emakumeen presentziaz eta euskararen erabileraz aritu dira egileak.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 19a
Urtekariaren aurkezpenean: Igor Astibia Teiletxea (HEKIMEN euskal hedabideen elkarteko zuzendaria), Libe Mimenza Castillo (Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea) eta Edorta Arana Arrieta (EHUko irakaslea eta ikertzailea, NOR Ikerketa Taldea). Argazkia: Behategia.

Ondokoak dira argitaratutako artikuluen izenburuak eta egileak. Lotura honetan duzue urtekaria irakurtzeko moduan: 2020ko urtekaria.

1. Pandemiak pandemia, euskal komunikabideak aurrera begira. Igor Astibia.

2. 2020ko nazioarteko ekosistema mediatikoaren letra-zopa. Libe Mimenza.

3. Zientziaren komunikazioa sindemiaren aroan. Ana Galarraga.

4. KLAK gazte ahotsa. Aintzane Ariztegi Barrenetxe.

5. UKT (Urolako Komunikazio Taldea) batzen gaituena gara. Gorka Zabaleta.

6. Bizkaiko tokiko hedabideen proiektu komunikatiboak sendotu, berauen kudeaketa hobetuta. Xabier Arauzo, Alaitz Artolazabal, Nestor Atxikallende.

7. Emakumeen presentzia euskal hedabideetan: GMMP monitorizazioaren 2020ko emaitzak Hego Euskal Herrian. Tania Arriaga, Itxaso Fernandez, Marian Gonzalez, Arantxa Gutierrez, Andoni Iturbe.

8. ETB ingurune inklusiboa euskararentzat. Marijo Deogracias.

9. Gazteen artean ikus-entzunezko kontsumoa astindu zuen birusa. Edorta Arana, Asier Amezaga, Maite Egia, Maialen Goirizelaia, Naia Laka, Iraitz Madariaga, Blanca Miguelez, Bea Narbaiza, Itziar Zorita.

10. Hekimen elkarteko webguneak 2020. urtean. Josu Azpillaga.

11. Aukera berriak Europatik euskal komunikabideentzat? Josu Amezaga.