argia.eus
INPRIMATU
Euskal emakume zinemagileen lana bildu dute lehen aldiz liburu batean
  • Euskadiko Filmategiak Euskal emakume zinemagileak liburua aurkeztu du, zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen dituen lehen liburua.

Leire Rodriguez Garmendia @leirero_22 2023ko otsailaren 02a
Joxean Fernandez, Maria Pilar Rodriguez, Isabel Herguera, Izaskun Arandia eta Bingen Zupiria, liburuaren aurkezpenean. (Argazkia: Euskadiko Filmoteka).

Emakume zuzendariek hainbat genero eta formatutan egindako obretatik abiatuta, euskal zinemaren berri ematea du helburu. Era berean, proiektu artistiko horien esplorazio akademiko eta dibulgatiboa eskeintzen du.

Maria Pilar Rodríguezek, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, kudeatu du lana. Irakasleak azpimarratu du euskal emakume zuzendarien produzkio filmikoak "ez duela presentzia indartsurik izan panorama zinematrografikoan". Era berean, "emakumeek egindako filmeen gorakadak gure gizartea bere isitasunean ulertzeko nahitaezko begirada batekin aberastu du zinemagintza, eta emakume ikusleei identifikatzeko aukera handiagoa eman dieten erreferenteak eskaini dizkie", erantsi du Rodríguezek.

Bestalde, Joxean Fernandez Filmategiko zuzendariaren hitzetan, "euskal zinemaren historian, urriak dira euskal emakume zinemagileen perspektibatik egindako ikerketak". "Mikroskopikotiik baino, teleskopikotik begiratuta egindako lan honetan, ordurarteko gabeziak neurri batetan arintzea zen helburua; azken finean, joerak azpimarratzeko, gabeziak deitoratzeko eta, batez ere, talentuak egiaztatu eta ospatzeko balio duelako", azaldu du zuzendariak.

Argitalpenak lau zati nagusi ditu. Lehenengoak, Ikuspegi globalak, euskal emakume zuzendarien produkzio filmikoa lantzen du ikuspegi ugarietatik. Bigarrenak, Generoak, formatuak eta moldaketak, euskal emakume dokumentagileen begirada aztertzen du, baita literatura obren egokitzapen zinematografikoak ere. Hirugarrenean, Ekoizpena, distribuzioa eta harrera, elkarte eta zinemaldi batzuek egindako zinema bultzatzeko eta ikusgarritasuna emateko ahaleginak biltzen dira. Laugarrenak, Hiru emakume zinemagile, euskal zinemako hiru figura nabarmen ditu ardatz: Ana Díez, Helena Taberna eta Yannick Bellon.

Liburuaren azala Isabel Herguera zinemagileak ilustratu du.