2020 urtea aitzin, 233 ordezkariz osatutako Euskal Elkargoa proposatu dute hamabost auzapezak. Dokumentuaren sinatzaileek adierazi dutenez, 100 hautetsik irakurri dute proposamena: Euskal Hirigune Elkargoaren (CAPB) lurralde politika eta proiektu komunitarioa taxutzea.
Hamabost hautetsi horiek dioten arabera, Euskal Elkargoan ordezkaritza duten 158 auzapezek begi onez ikusi dute dokumentua. Sinatzaileek “Kontseilu Iraunkorraren (65 kide) eta Kontseilu Eragilearen (25 kide) arteko informazio trukatze eskasa”, salatu dute agirian. Hau da, bi kontseiluren arteko harreman eta erabakien artean dagoen aldea jarri dute auzitan eta, diotenez, are handiago da Elkargoaren Kontseilu Orokorrarekikoan (233 kide).
Euskal Elkargoaren inguruko desmartxa hau Mediabask-ek eman du aditzera modu zabal batez: “Nola biziarazi ditzake Euskal Elkargoak bere baitako lurraldeak?”. Horixe galdera eta kezka. Hautetsi horiek lurralde gune handiei garrantzia edo leku gehiago ematea eskatzen dute. Hots, herrietako funtsak kudeatzen dituzten hirigune handiei eman behar zaien ardura handiagoa, hirigunearen populazioaren kopuru arau egin beharko litzatekela antolamentua.
Hona dokumentuaren sinatzaileak:
* Claude Barets, Dominique Bosq, Gilbert Dublanc, Michel Etchebest, Pierre Eyherabide, Arnaud Gastambide, Pierre Guillemotonia, Michel Ibarra, Alfontxo Idiart, Alain Iriart, Jean-Pierre Iriart, André Larralde, Jean-Jacques Loustaudaudine, Eric Narbaïts-Jauréguy, Arnaud Villeneuve, Jean-Claude Ybargaray.