Euskal Elkargoaren lehenbiziko presidentea hautatuko dute gaur

  • Baionako auzapez Jean-René Etchegaray, Gotaine-Irabarneko Bernard Lougarot auzapez zuberotarra eta Angeluko hautetsi komunista Jean-Jacques Doyhenart dira Herri Elkargoaren presidente hautagaiak. Gaur, arratseko 6etan, Baionan eginen den bilkuraren ondoren abiatuko da (HELEP/Herri Elkargoa) euskal instituzioaren egitasmoa.


2017ko urtarrilaren 23an - 09:36
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoak (HELEP) hiru gune nagusi izanen ditu: 233 kideko elkargo kontseilua, 69 kideko batzorde iraunkorra eta 25 kideko batzorde eragilea.

Hauekin batera, orain arteko hamar herri elkargoen eremuko lurralde guneak izanen dira ondoan. Izan ere, egitura eraiki bitartean, tokian tokiko elkargoek “hurbileko zerbitzua ziurta behar dute”. Halaber, udalerri bakoitzeko sindikatuen ekarpenek lagunduko dute elkargo nagusia eraikitzen, herri –edo tokiko herri elkargo– bakoitzaren eskumenen arabera betiere

Aldi berean, bi aholku batzorde ere lanean ariko dira: Auzapezen Biltzarra eta Garapen Kontseilua. Gisa horretara, gizarte zibileko eragileek beren ekarpenak eginen dituzte, orain arte bezala.

Hamar herri elkargoek orain arte izan dituzten eskumenak hartuko ditu bere gain Herri Elkargoak: garapen ekonomikoa, lurralde antolaketa, ingurumena eta etxebizitza.

Halaber, euskararen aldeko eragileek eskatu bezala (Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak, besteak beste) Euskal Elkargoak hasieratik hartuko du hizkuntza eta kultura politikaren eskumena.

Instituzio berriak bi urte izanen ditu bere egitasmoa gauzatzeko. Alegia, tokian tokiko udalerrien eskumen horiek elkargo nagusira pasako dira, bestelakoan, ekimenak huts egingo lukeen kasuan, herriei itzuli beharko litzaizkieke eskumenak berriz ere.

Aurreikuspenen arabera, Jean-René Etchegaray izanen da instituzioaren lehen presidentea. Paradoxikoki, Bernard Lougarot zuberotarra eta Jean-Jacques Doyhenart angeluarra, beste bi hautagaiak, ez daude Herri Elkargoa osatzearekin ados.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Etxebizitza turistikoen konpentsazio neurria indarrean jarri dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.


2022-11-15 | ARGIA
Euskal Elkargoaren baitako talde politiko bat sortuko du Peio Etxelekuk

Peio Etxelekuk (EAJ) iragarri du Elgarrekin herriarentzat taldearen sorrera, beste 35 hautetsirekin batera, eta haiei batzera deitu dituzte elkargoko partaide guztiak. “Ildo ezberdinetako hautetsiak” biltzen dituela jakinarazi dute, herri txikietakoak dira gehienak,... [+]


2022-09-20 | ARGIA
100.000 botila ur eskatu ditu Euskal Elkargoak, behar izanez gero herritarren artean banatzeko

Ipar Euskal Herrian euri gutxi egin duela eta idorte egoeran daudela argudiatuz, krisi bilera deitu du Euskal Elkargoak. 100.000 botila ur eskatuak ditu, behar izanez gero edateko ura segurtatzeko herritarrei.


2022-07-13 | ARGIA
Brebeta euskaraz egiten duten ikasleei aitortza egin die Etchegaray-k diplomak banatuta

Ezaguna den bezala, Frantziako Estatuak ez die uzten Ipar Euskal Herriko ikasleei Brebetaren azterketa euskaraz egiten. Brebeta da, 14-15 urteko ikasleei estatuak kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko ematen dien diploma.


2022-03-09 | Euskal Irratiak
Daniel Oltzomendi: “Ez da turismoaren kontrako delibero bat”

169 aldeko boz, 8 kontra eta 33 abstentzio. Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkurak, bizitegi turistikoen arautzea deliberatu du, konpentsazio sistema baten bidez.


2022-02-10 | ARGIA
Trantsizio energetikoa, zerbitzu publikoen saretzea eta goi mailako irakaskuntza ditu lehentasun Euskal Elkargoak

Bost urte bete berri dituela, Euskal Hirigune Elkargoaren egitasmo estrategikoak kazetariei zerrendatzeko tartea hartu du Jean-René Etxegarai presidenteak. Ipar Euskal Herriarentzako tresna juridiko eta baliabide ekonomiko gehiago eskatu ditu: "Ez da aldarrikapen... [+]


2022-02-07 | Euskal Irratiak
Euskal Hirigune Elkargoa ari da kultura proiektuaren berridazten

Euskal Hirigune Elkargoan hizkuntz politikaren eta kulturaren arduradun Antton Kurutxarri izan da Goiz Berri-n gomita. Baionako kontserbatorioko  presidentea ere da.


Departamenduko eta eskualdeko hauteskundeak
Pauetik ere Ipar Euskal Herriaren alde eragin nahian dabil EH Bai

Berriz ere hauteskundeak dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hautesleek ekainaren 20an eta 27an. Departamenduko eta eskualdeko kontseilariak izendatuko dituzte. Abertzaleei dagokienez, EH Bai koalizioa bakarrik departamendurako aurkezten da eta EAJk erabaki du... [+]


2021-03-17 | Euskal Irratiak
Hamar etxola mugikor jarriko dituzte etxegabeen aterpetzeko Baiona eta Miarritzen

Etxegabeen gerizatzeko hamar Tiny-House edo etxola mugikor instalatuko dituzte Atherbeak eta HSA Habitat Sud Atlantic egiturak uda huntatik goiti Baionan eta Miarritzen. Euskal Elkargoak lur eremu bat utzi die Miarritzen eta Baionako herriko etxeak beste bat Baionan (mise... [+]


2021-01-20 | Euskal Irratiak
Otxanda Larzabal
“Jacqueline Bidegorri deitzen da, 97 urte ditu eta badira bera bezala historia egin duten emazteak, argitara ekarri behar direnak”

Gure historiaren parte diren emazteak argitara ekartzearen helburuarekin abiatu zen Bask’elles egitasmoa. Adar anitzez osatu proiektua da, erakusketa bat, liburu bat, kolegio eta lizeoko ikasleekin lan bat, eta karriken izenak.


Bruno Carrere: euskal hirigune elkargoko presidenteordea
“Senti da trantsizio ekologiko eta energetikoaren aldeko nahikari handia elkargoaren partetik”

Uztaritzeko auzapeza da Bruno Carrere, abertzaleez ere osaturiko Uztaritze Bai zerrendakoa. Euskal Hirigune Elkargoaren batzorde eragilean presidenteorde da, “lurraldearen antolaketa iraunkorraren” kargua betetzeko izendaturik. Ardura potoloa du esku artean, Ipar... [+]


Eguneraketa berriak daude