Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.
Bestalde joan den astean Kortsikarrek beren hizkuntzaren ko-ofizialtasun aldarrikapenari ezezko borobila eskuratu dute Emmanuel Macron Frantziako presidentearengandik. Beñat Arrabiten ustez, Frantzia noizbait behartua izanen da Hizkuntz guttituen ezagutzerat, eta hortarako Europar Batasunari dei egina diote.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.